Inicio > Política vasca > Tiene razón Irati Jiménez: llevamos 30 años igual

Tiene razón Irati Jiménez: llevamos 30 años igual

Domingo, 9 de Diciembre de 2007 Daniel Alvarez

El bache en el que está embarrancado este País afecta políticamente a instituciones y partidos y sume en el descrédito (aparte de a ETA) a otros tantos que nos vemos incluidos de una manera u otra en la rutina diaria de hacer lo mismo, decir lo mismo y narrar las mismas cosas. Por eso me he sentido identificado con la columna que Irati Jiménez firmaba el jueves en Berria: llevamos treinta años leyendo el "mismo" periódico. Las mismas cosas, las mismas opiniones y las mismas noticias. 30 años igual. Os pego la columna de Irati, compañera de Euskadi Irratia, por su interés para los que formamos parte de la misma generación, y para los de anteriores generaciones también.

Hogeita hamar urte eta ez du inoiz egunkarian berri pozgarririk irakurri. Bat etorri denean, itxaropenez betea, laster etorri dira bi garraztasunez itoak. Aurrera pausu bat, atzera beste bi.

  

Egunero begiratzen ditu eskukada bete egunkari, lan kontuek behartuta. Batzuetan orrialdea pasatzeko arnasari eutsi behar dio, ebakuntza egiten duen medikuak bezala ahaztu, gaixoak benetan sufritzen duela. Bestela ezingo luke.

Ez daki esplikatzen ere, zergatik egiten zaion batzuetan jasanezina, periodikuan egiten duen jauzia, hatzamarrak tintaz belztuta eta bihotza zer esanik ez. Errealitatea lubakietatik idatzitako kronika iruditzen zaio. Bakoitzak bere zauria erakusten du. Denak norbere minaren ipuin kontalariak. Hain da handia norbere oinazea, ezin bestearena ikusi. Itsuak begira, mutuak garrasika, horixe iruditzen zaio periodikuan datorren errealitatea.

Esaten da. Jainkoak ez du ixten aterik, lehiorik ireki gabe. Periodikua ateoa da antza, ez du-eta, ez aterik, ez lehoirik. Halako aste batzuetan, ez du nondik oraturik. Horma labanak baino ez. Heldu nahi, eta hatzamar mamiak tintaz lohi uzten dituzte. Ez da egunkariaren errua. Nola kontatuko ditu ba, tinta beltzezko egunak, tinta beltzez ez bada.

Baina hogeita hamar urte eta beti egunkari berbera irakurtzen ari dela iruditzen zaio. Egunkari berbera idazten, tinta beltzaren kronikan galduta, heldulekurik izan edo eskaini gabe. Barkatuko diozue garraztasuna. Aste beltza baino gehiago izan da azkena. Beltzunea.

Categorías:Política vasca Tags:
  1. el misericordioso
    Miércoles, 23 de Enero de 2008 a las 13:06 | #1

    yo tampoco he entendido nada, pero me solidarizo con la tal Irati (encantado) para que no se quede sin comentarios empatada con el lehendakari.

Comentarios cerrados.