La poesía naturalista de Jabi Santa Cruz

  • Menéame0

Maitemindu zelarik ehiztaria

Ohetik jeiki gabe igarotzen zituen orduak

Harik eta eguzkiak goi-goia jo arte,

Harik eta uso-mandoak Obabara joan arte,

Bizitza ihes zihoakiola

Ohartu ere gabe.

LIBRO.Baso ilun itoanAitortu behar dut Jabi Santa Cruzen liburua aurreritziz beterik hartu nuela. Ni ez naizelako ehiza-zale; eta ehizagintza niretzat gauza arrotza izateagaz batera, beti izan duelako piztikeriatik asko. Batere ehiza-zale ez den lagun batek bultzatuta ekin nion irakurketari. Gustatu zitzaion. Eta Blas de Otero poesia lehiaketako epaimahaiari ere gustatu zitzaion, lehenengo saria eman baitzioten.

Kontuak kontu, irakurketari ekin nion. Liburu bizia aurkitu dut. Biziaren zentzu zabalean, izan ere, bizitzeko grina, desira, beharra dago liburuko bazter orotan. Mina, basakeria, maitasuna eta damu apur bat… koktel berezia da liburu honena. Min ematen diote egileari lagunen heriotzek, min ematen dio txoriaren heriotzak, hamar urteko “piztia” zenean ikasi zuen (berak aitortuta) ehiztariaren pena zein ote zen. Min ematen dio eguzkia joateak. Min ematen dio lainoak. Baina zoriontasunik ere bada. Izan ere, hauxe da Jabier Santa Cruzek zoriontsu egiten duen mundua. Eta mundu honen ikuskera, bere-berea den ikuskera azaltzen du poemotan.

Baso ilun itoan maite duzun horrek gorrotoaren haritik tiraka hasiko balitz,

Baso ilun itoan hilko duzun horrek mendekua borobiltzeko aukera izango balu…

Baso ilun itoan hil berri duzun hori berpizteko ahalmena izango bazenu…

Ezina ezina da. Bizirik uztea zure esku dago, ordea:

Bizirik bi-biak,

Baso ilun itoan.

Galeper, usoa, usapal, txolarre, txinbo,gabirai, kalapitxi, bele, oilagorra, birigarro… Asko dira berton agertzen diren txoriak. Basoa ere ageri da; landarak. Natura… urtaroak, denboraren joana, malenkonia apurra, iraganmin asko. Egileak miresten du natura, maite du. Gustatu zaidan poema batek oihartzun egiten du nire buruan…

Tiro hotsa laburra ohi da.

Haren oihartzuna,

Amaigabea.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>